Asier Gonzalez naiz, Psikologian lizentziatua, 20 urteko esperientzia duena hezitzaile eta psikologo gisa, bereziki haur, nerabe eta familiekin lan egiten. Nire xakearekiko pasioa 8 urterekin jaio zen, aitak bere lehen sekretuak azaldu zizkidanean. Momentu hartatik ikasi, jokatu, lehiatu eta irakatsi egin dut.
2022/23 ikasturtean, nire pasio handienetako bi, Xakea eta Uribe-Kosta, bat egitea erabaki nuen.
Xakea eskualde honetan eta bere inguruan zabaltzea zen nire helburua, bai haurren artean, bai helduen artean. 2022/23 ikasturtearen arrakasta ikusita, hurrengoan berriz ere jarduera eskaintzea erabaki genuen. Emaitza? Eskola eta klub gehiagok gure planteamenduetan konfiantza izatea, inskripzio kopurua nabarmen bikoiztuz.
Esperientzia hau martxan jarri zenetik, 100 familia baino gehiagok konfiantza izan dute Xaketxo gure Xake Eskolarengan. Orain, ilusioz beteriko zerumuga bat zabaltzen zaigu aurrean, eta horretarantz egin nahi dugu aurrera, gure esperientzia, lan eta sormen guztiarekin.